3.2 ARTIKULUEN FITXAK EDO ”PESTAÑAK”
Artikulu bakoitzaren goialdean zenbait fitxa edo “pestaña” ditugu, artikulua, eztabaidatu, aldatu, historia, mugitu eta jarraitu.

· ARTIKULUA
Fitxa hau aukeratuta dagoenean artikuluaren edukia erakusten da. Orrialdeak sortu eta aldatu ondoren azken emaitza hemen agertzen da.
· EZTABAIDA
Fitxa honetatik artikulu batean aurkitzen diren akatsak zuzentzeko edo zalantzazko datuak argitzeko proposamenak egin ahal dira.
· ALDATU
Wikipediako atalik garrantzitsuenetakoa da fitxa hau. Bertatik orrialdeak sortu eta jada sortutakoak editatu ahalko ditugu.

Testu kutxatilla honetan sartzen da informazioa artikulua sortzean eta bertatik egingo dira aldaketak ere.
Kutxatillaren gainean zenbait botoi aurkitzen dira letren formatua aldatzeko edo irudiak sartzeko.
o Testu beltza

Botoi honekin aukeratutako testu eremua beltzez edo negritan ipiniko dugu.
Formatua: ''' testu eremua'''
o Etzana

Botoi honen bidez aukeratutako testu eremua letra etzanez agertuko da.
Formatua: ''testu eremua''
o Barne lotura

Botoi honen bitartez aukeratutako testu eremuan Wikipediaren barneko beste orrialde edo artikulu batekiko lotura ezarri daiteke. Lotura hauek letra urdinetan azaltzen dira artikuluan Wikipedian erlazionatutako artikuluren bat aurkitzen bada eta aldiz, gorrian egongo da ez badago testu eremu horrekin erlazionatutako artikulurik.
Formatua: [[testu eremua]]
o Kanpo lotura

Botoi honen bidez aukeratutako testu eremuari aurretik “http://” aurrizkia gehituta, kanpoko orrialde batera lotura bat sortzen da. Kode gehigarri bat bete beharko dugu Spam automatikoak sahiesteko.
Formatua: [http://testu eremua]
o 2. mailako goiburukoa

Botoi honekin testu eremu bat aukeratu eta 2. mailako goiburu moduan jarriko dugu. Artikulu batean, informazioa blokeetan zatitzeko erabiltzen dira.
Formatua: = = testu eremua = =
o Erantsitako irudia

Botoiaren honen bitartez lehendik aparteko orriealdeetako fitxategiak igo tresnatik igotako irudi bati erreferentzia egin eta irudi hori artikuluan erakutsi ahalko dugu.
Formatua: [[Irudi:igotako_irudiaren_izena.png]]
o Media fitxategi lotura

Botoi honekin audio edo bideo fitxategi bati erreferentzia egin ahalko diogu, baino lehenik fitxategi hori Wikipediara igo beharko dugu irudiekin bezala.
Formatua: [[Media:fitxategiaren_izena.ogg]]
o Formula matematikoa

Botoi honen bidez formula matematiko bat erantsi dezakezu artikulura.
Formatua:
o Wiki formatua ezikusi

Botoi honekin wiki formatua ez duen testua tartekatu dezakegu.
Formatua:
o Zigilua, data eta ordua

Botoi honekin zure nick-a, ordua eta data artikuluan erakutsi ahalko dituzu. Formatua: --~~~~ ipinita automatikoki jarriko ditu.
o Lerro horizontala

Botoi honen bidez artikuluetan lerro horizontalak jarri ahal ditugu informazio blokeak zatitzeko etab. Ez da komenigarria hau asko erabiltzea.
Formatua: ----
Ikur berezi hauek ere agertzen dira orriaren oinean.

Aipamen berezia merezi du artikulua kategorizatzeko baliabideak. Artikulua eremu batean sailkatu ahalko dugu. Honela, erabiltzaileek artikulua kategorizatu deneko kategoria bilatzen duenean, guk kategorizatutako artikulua bere baitan azalduko da.
Orrialdeak egituratzeko txantiloiak ere erabili ahal ditugu. Txantiloiak jada formatua emandako plantillak dira.· HISTORIA
Fitxa edo “pestaña” honetatik aukeratutako artikuluaren historiala ikuskatu ahal izango dugu. Bertan orrialdean eman diren aldaketak, noiz eman diren eta zein erabiltzailek egin dituen begiratu ahalko dugu.
Artikuluaren bertsio zaharragoak ere ikusi eta berriagoekin konparaketak egin ahalko ditugu.
· MUGITU
Fitxa honen bitartez orrialde edo artikulu baten izenburua aldatu ahal daiteke.
Kontuz izan behar da artikulu oso erabilien kasuan, aldaketaren bat eman aurretik eztabaida atalean adieraztea komeni delarik.

· JARRAITU
Fitxa honetatik zure jarraipen zerrendan gehitu edo ezabatu ahalko da unean ikusten ari zaren artikuluaren historiala. Erabilgarria da zenbait artikuluren jarraipen zehatza egin nahi den kasuetan.




